Pribatutasun politika
Dokumentu honek MONDRAGON S. COOP.ek Interneten eskaintzen duen WEBGUNE honen Erabilerarako Baldintza Orokorrak ezartzen ditu.
WEBGUNE honetara sartzeko, ezinbestekoa da edozein erabiltzailek aldez aurretik irakurtzea eta onartzea klausula honetan jasotako zehaztapenak, baldintzak, komunikazioak, ohartarazpenak eta gainerako lege ohar guztiak.
WEBGUNE honetara sartzea doakoa da, eta berori ikusteko ez da beharrezkoa aldez aurretik inolako harpidetzarik edo erregistrorik egitea.
Egon daitezkeen beste WEBGUNE batzuekiko konexioak eta erabiltzaileak egin dezakeen erabilera Erabilera Baldintza Orokor hauei lotuta daude, bai eta WEBGUNE horiek eskatzen dituzten balizko baldintza espezifikoei ere.
Baimendutakoa ez den beste edozein erabilera debekatuta dago berariaz.
Hauek dira WEBGUNE honen arduradunaren identifikazio datuak:
MONDRAGON S. COOP.; IFZ F20350823; helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua; 1991-02-08an Kooperatiben Erregistroan 162 zenbakiarekin inskribatua; eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroko datuak: 2/91 zenbakia, GUI-324 folioa, 324. idazpena.
MONDRAGON S. COOP.ek ez ditu bermatzen, ez zuzenean ez zeharka, eskainitako informazio edo zerbitzuak, salbu eta aplikatzekoak diren legeen arabera sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordio batean berariaz deskribatuta geratzen diren edo eman behar diren bermeak.
MONDRAGON S. COOP.ek ez du bermatzen, hala badagokio, hirugarrenek emandako edukia, eta ez du bermatzen, halaber, erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak erabil dezaten emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna edo komenigarritasuna.
Horrenbestez, ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain WEBGUNEA eta zerbitzuak erabilgarri ez egoteagatik edo funtzionamenduan etenak gertatzeagatik sor daitezkeen edozein eratako kalte eta galerengatik.
Dena dela, MONDRAGON S. COOP. ahalik eta ondoen saiatuko da WEBGUNE hau etengabe erabilgarri egon dadin.
Alde horretatik, sozietateak ez du erantzukizunik izango horren berri zabalduz gero sortutako kalte-galerengatik.
MONDRAGON S. COOP.ek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta bestelakoetan sortutako aldaketek eragindako edozein motatako kalte eta galerengatik.
WEBGUNEAREN eta bertan jasotako elementuen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak MONDRAGON S. COOP.en titulartasunpekoak dira, edukiak hornitzeko kontratua sinatu duten enpresenak izan ezik, zeintzuk jabetza intelektualari eta industrialari buruzko arau nazionalek eta nazioartekoek babesten dituzten. Konpainia horrek balia ditzake esklusiboki erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketarako eskubideak.
MONDRAGON S. COOP.en diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo logoak, frameak, bannerrak, softwarea eta haren kodeak, iturria zein objektua eta bestelakoak MONDRAGON S. COOP.en beraren titulartasunpekoak dira, eta bereak dira, legez, haien gaineko ustiapen eskubideak ere.
WEBGUNE honetan sartzen den erabiltzaileak ezin ditu lehen aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga, saldu edo lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu.
Erabiltzailearen erabilera pertsonalerako eta ez-komertzialerako bistaratzea eta kargatzea baino ez dago baimenduta, eta ezin izango da hirugarren pertsona edo erakundeetara zabaldu.
Erabat debekatuta dago erabiltzaileak WEBGUNE hau aldatzea, baldin eta haren edukiari eragin badiezaioke, hala nola loturei (edo estekei) eta antzekoei.
MONDRAGON S. COOP.ek zainduko du WEBGUNE honen edukiak pornografikoak, xenofoboak, diskriminatzaileak, arrazistak eta difamatzaileak ez izatea eta indarkeria ez sustatzea.
Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen edozein gorabehera saihesten saiatuko da.
MONDRAGON S. COOP.ek aldez aurretik eta berariaz baimena ematen ez badu, ezingo da Atarirako inolako loturarik ezarri beste edozein WEBGUNETATIK.
WEBGUNE honek MONDRAGON S. COOP.ek kudeatzen ez dituen beste atari edo WEBGUNE batzuekin loturak edo estekak baldin baditu, sozietate honek adierazten du ez duela atari edo WEBGUNE horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela horien edukiaren erantzule ere. WEBGUNE honek eduki ditzakeen estekak informazio erreferentzia gisa baino ez dira eskainiko, eta ez da inolako baloraziorik egingo horietan eskaintzen diren edukiei, jabeei, zerbitzuei edo produktuei buruz.
Nolanahi ere, zerbitzu horien inguruan edozein erreklamazio edo salaketa aurkeztuz gero, MONDRAGON S. COOP. salbuetsita dago hirugarren horiek emandako zerbitzuen gaineko erantzukizun guztiez.
Erabilera eta nabigazio baldintza orokor hauek, bai eta erabiltzailearen eta MONDRAGON S. COOP.en arteko edozein harreman ere, Espainiako legediaren arabera arautuko dira.
Baldintza Orokor hauen izatetik edo edukitik edo erabiltzailearen eta MONDRAGON S. COOP.en arteko harremanetatik eratorritako edozein auziren kasuan, bi alderdiak Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira, eta berariaz uko egingo diote dagozkien beste edozein foruri.